martes, 17 de diciembre de 2013

LIBURUA: ATMOSFERAS

Liburua hau Peter Zumthorrek idatzitako liburual da eta nik lauhilabete honetan irakurri egin dudana da.
Oso interesgarria iruditu zait, adibide eta konparazioz beteta dago irakurketa dinamikoa eginez eta laburpen txiki bat egingo dut, esaldi hoberenak kopiatuz.

"Para mi la realidad arquitectonica solo puede tratarse de que un edificio me conmueva o no........... Entro en un edificio, veo un espacio y percibo una atmosfera, y, en decimas de segundo, tengo una sensacion de lo que es"

Peterrentzat arkietekturaren helburua esaldi horrekin definitzen du, eta bere buruari galdetzen dio ea eraikitako atmosfera bat rekreatzea posible den ala ez, eta posible bada nola lortu ahal du hori. Berarentzat atmosfera bat lortzeko ezinbestekoak dira 9 idei edo kontzeptuei buruz hausnartzea:
   1) Arkitekturaren gorputza: honek erreferentzia egiten dio estrukturari, zeinak lehendabiziko espazio bat sortzen du.
    2) Materialen harremana: nolabaiteko oreka egon behar da erabilitako material guztien artean, denak nolabait esanda elkarlanean aritu behar dira.
    3) Espazioaren soinua: gure gizartean beti dago soinua baina pentsatu momentu batez eraikin batean soinurik egon gabe, soinurik gabeko espazio batean sartzean zerbait ezberdin eta ederra dago. Bere esanetan " Encuentro hermoso construir un edificio e imaginarlo en su silencio".
    4) Espazioaren tenperatura: materialen arabera tenperatura ezberdinak lortzen dira. Nahiz eta eraikina irekita egonik, barruko eta kanpoko tenperatura ezberdinak dira. Tenperatura fisikoa eta psikikoa izan daiteke.
    5) Inguruko gauzak: inguruko gauzak eraikinari bizitza ematen diote eta beraz elkarrekin harrmean oso estua dute.
    6) Lasaitasuna eta sedukzioa: arkitektura arte espazial bat da ( guk arkitekturaren barnean ibiltzen gara) eta aldi berean arte tenporala, ez da nahikoa segundu batekin horretaz disfrutatzeko.
   7) Barneko eta kanpoko tentsioa: barneko espazioaren, pribatua dena, eta kanpoko espazioaren, publikoa dena, arteko aldaketa egon behar da
   8) Intimitate mailak: proximitatea eta distantziarekin zerikusia duena
   9) Argia gauzen gainean: argiaren azpian materialak eta elementuak jarri behar dira hauek gure arreta deitzeko eta beraien edertasuna adierazteko.

Gainera, arkitektoak hiru eranskin gehitzen ditu:
1-Arkitektura inguru moduan
2-Koeherentzia
3-Itxura polita


4. ARIKETA: BI IKASLEENTZAKO ETXEBIZITZA LORATEGIAN

Gaurko ariketa honetan, eta lauhileko honen azken entrega dena, arkitekturako goi eskola teknikoko lorategi txikian arkitekturako bi ikasleentzako etxe edo bizileku bat proiektatu behar genuen. Hori gauzatzeko ez genituen baldintzarik, guk nahi genuena egin genezake. Zuei pixka bat inguruan kokatzeko hurrengo argazkiak uzten dizkizuet

Nik bi ideia nagusiren inguruan garatu dut nire proiektua: lehena, eta niretzat garrantzitsuena, intimitatea; eta bigarrena, errespetua:
     Intimitatea: ariketa honetan kanpoko espazioa, lorategia, publikoa da eta bizilekua, aldiz, pribatua. Bi gauza horiek bereiztea oso garrantzitsua da eta aldaketa hori nabaritzeko bizilekua intimoa eta diskretoa izatea nahi nuen. Horregatik, ahalik eta leiho gutxien egin ditut, nahikoak barruan argia sartzeko, baina ez kanpotik barruan egiten ari zarena ikusteko.
      Errespetua: lorategian dauden elementuak ( edikulua, berjak...) dauden moduan utzi nahi nituen eta ahalik eta aldaketa gutxien egiten saiatu naiz. Gainera, errespetu eta inmobilitasun hori adierazteko, material aldaketa bat egin dut, eta nire ustez hoberen adierazten duena errespetua beira da.

Bi ideia horietatik ideograma hau bururatu zait, proiektuaren lehen pausoa izan dena

Gero, hori garatuz eta hainbat zuzenketen ondoren, hauek dira nire proiektuaren planoak

Ondoren, maketa eraikitzea geratzen zen. Hurrengo aragazkietan bi maketa ezberdin agertuko dira: lehenengoa, 1:100 eskalan eginda dago eta bertan plazan duen kokalekua eta beste elementuekin duen harremana ikusteako; eta bigarrena, handixeago dena ( 1:50 eskalan eginda baitago) lorategia bakarrik egin dut eta bertan bizilekuaren barne banaketa ikus daiteke.
Eskala 1:100

Eskala 1:50


Azkenik proiektuan izandako influentziak aipatuko dizkizuet, guztiak argazki honetan bilduta daudenak



Espero dut zuen gustukoa izatea
Ondo pasa gabonak eta hurremgo urtera arte



martes, 26 de noviembre de 2013

4 ARIKETA: LORATEGIA


Gaurko ariketa honetan arkitektura unibertsitateteko lorategi txikia gure erara moldatu behar genuen, baldintza bakarra arkitekturako bi ikasleentzako etxea eraikitzea zen.

Hemen planoak usten dizuet argazkiek ematen duten informazioa konpletatzeko
Kokapena

Lorategia eta etxe kanpoaldetik


Etxearen barnealdea eta distribuzioa






martes, 5 de noviembre de 2013

3 ARIKETA: NIRE LOGELA

Hasteko nik aukeratu dudan logelaren dimentsioa 3X6.6 m izan dira, hau da logelak 19,8 metro karratu ditu.

Hemen ikus dezakezuenez hiru espazio nagusi bereiz daitezke nire logelan: komuna, gaueko espazioa eta eguneko edo laneko espazioa. Koloreak erabili ditut altzairuetan espazioak bereizteko: lehenengo bietan zuria erabili dut eta laneko espazioan kartoia "biluzik", hau da marroia, utzi dut.

Nire diseinuan logela ireki bat nahi nuen, horregatik itxita dagoen gauza bakarra komuna da. Ikus daitekenez dutxa eta lababoa logelaren barruan integraturik daude.

Argazki hauetan fatxada gabe dago logela barruko gauzak hobeto ikusteko, hemen fatxadarekin dagoen argazki batzuk uzten dizkizuet



Hurrengo argazkietan erabilitako altzairuak nagusienak agertzen dira:

Armairua

Mahaia

Lababoa

Ohea

Komuna

Estanteria


Planoak hurrengoak izango litzateke


Espero dut zuen gustokoa izatea!!

martes, 29 de octubre de 2013

3 ARIKETA: LOGELA (behin-behinekoa)




Pasa den astean 20 metro karratuko logela bat diseinatzeko eskatu zizkiguten klasean. Gelan egon beharreko ezinbestekoak hurrengoak ziren: ohea, lanerako mahaia, armairuak, apalategiak eta  komuna.
Nire gela, ikus daitekeenez oraindik bukatu gabe dago, hiru leku ezberdin berezi ahal dira: laneko espazioa (mahaia eta apalategia dagoen lekua), gaueko espazioa (ohea dagoen lekua) eta komuna (goiko irudian ezkerretara dagoena).
Lehen esan dudanez , oraindik bukatu gabe dago. Fatxadako horma falta da, dutxa amaitu gabe dago, horma batzuk falta dira.... Horiek guztiak planoetan irudikatuta daude. Hemen beste bi argazki uzten ditut.


Eta planoak hurrengoak dira

Espero dut zuen gustukoa izatea, eta ahal bada zuzenketak bidali korreora bihar ezin bainaiz klasera joan. Mila esker eta espero dut gogoko izatea. Hurrengo egunetan amaituta izatea espero dut.

martes, 22 de octubre de 2013

NIRE LOGELA




Nire logela, gero ikusi ahal izango duzuenez argazkietan, ez da nirea bakarrik, nire anaiarekin konpartitzen dut. Betidanik, nire anaia jaio zenetik, nik bost urte nituela, berarekin konpartitzen dut logela, bai bilboko etxean baita herrikoetxean ere. 
Logela hau berritasuna eta aldaketa sakona suposatu zuen nire bizitzan bilbora bizitzera etorri ginenean, duela sei urte. Momentu horretan sentsazio berriak eta urdiritasuna, batez ere, sentitzen nituen eta logela berria noiz estreinatuko nukeen zain nengoen. Baina, logela bere horretan iraun du azken sei urte hauetan, ez dugu ezer ere ez ikutu. 
Nik aldaketak egin nahi ditut baina horretarako nire lehenik  anaiarekin adostu behar naiz eta oraindik ez da hori gertatu. Beraz bertan ez dut nik nahi nukeen bezainbesteko intimitatea eta pribazitatea eta garrantzitsuena nire gustura moldatzeko gaitasuna. Gainera, ezin dut nik nahi dudan erara antolatu eta apaindu. Horregatik niretzat nire logela etxeko beste edozein gela  bezalakoa da.
Logelan ez dut denbora asko pasatzen, nahiago dut egongelan egotea, eta bakarrik lo egiteko erabiltzen dut, energia hartzeko eta deskantsatzeko. Beharbada, etxeko geletatik nirea dela sentitzen dudana egongela da. Egia da ezin ditudala aldaleta sakonak egin gela horretan, izan ere familia osoarena da, baina pixka bat moldatu egin dut nire beharretara eta gustuetara.

Hemen nire logelaren zenbait argazki ikus ditzakezue:





martes, 15 de octubre de 2013

2 ariketa: TXABOLA


Duela hiru aste txabola bat egiteko eskatu ziguten proiektuseko klasean. Txabola egiteko kontuan izan behar genituen hainbat gauza: txabolak 10 metro karratuko azalera izan behar zuen, erabilitako makiltxoen tamaina ezin zen 2,40x0,10 metro baino handiago izan eta azkenik txabola eta planoak 1:20 eskalan egin behar genituen.
Garrantzitsuena ariketa honetan lotura sendoak ulertzea eta horiek gauzatzea zen. Lotura horiek 3 makil edo gehiago lotu behar zituzten sendoak izateko.
Nik egin dudan txabola hurrengoa da, argizkietan txabola bukatuta ikusten da:

Hurrengo argazki hauetan txabolaren egitura soilik ikus daiteke

Azkenik hemen usten ditut planoen argazki batzuk ( sentitzen dut oso ondo ez ikustea)


Espero dut zuen gustukoa izatea