martes, 15 de abril de 2014

Lantegi integratuta: IMANOLENA ETXEAREN ZUINKETA

Azken bi asteotan lantegi integratuarekin jarraitu dugu. 
Duela bi aste Imanolena etxearen egituraren azterketa egiten hasi ginen, baina oraindik bukatu ez dugunez ezin izan dut argazkirik ekarri.
Pasaden astean, Imanolena etxearen eguzkitzapena egin genuen Rhino programaren bidez



Eta azken aste honetan Imanolena etxearen zuinketa egin genuen. Kurtso osoa taldeka banatu zen eta bakoitzak funtzio bat gauzatu behar zuen: koordinaketa, eraikitzea, materialen arduraduna...
Oso ariketa berezia eta aldi berean interesgarria izan zen. Kurtso osoa elkarlanean aritu ginen objetibo bat lortzeko. Gainera, hau egin genuen egun berberean Peña Gancheguiren heriotzaren 5. urteurrena izan zen, hau gure modua izan da bera gogoratzeko.


Hau izan zen azkeneko emaitza



                                            ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!!!!



Lantegi integratuta: SCHINDLER ETXEAREN ANALISIA

 Bigarren egun honetan, Schindler house eta Imanolena etxearen analisia eta konparaketa egin dugu.
Schindler house, kalifornian dagoen etxe bat da Rudolf Schindler egina bere familiarentzako eta bere laguna zen Chace familiarentzako. Etxea bere osostasunean bat da, baina poliki aztertuz bi etxe independiente bezala lan egiten du. Hau da, eremu komun bat du, sukaldea, baina bi familiak bere gune pribatua dute.


         

Guk etxe hori aztertu, landu eta konparatu eta gero hau da guk ateratako ondorioak DIN A2 tamainiako orrian azalduta

Hauek dira bi oinak:
Imanolena etxearena pixka bat aldatzea ezkatu ziguten Schindler etxean bezala bi familia bizi ahal izateko eta bi etxe independiente bezala funtzionatzeko

Hau da ibilbidearen azterketa

Hurrengo argazkian bi etxeean programa ageri da

Hirugarren argazkian pribatutasunaren analisia ageri da

Azkenik egitura aztertu genuen



 




Lantegi integratuta: MARIA ETA JOSE IKASTETXEA (Luis Peña Gantxegi)

Gaur eta hurrengo 4 asteetan eten bat egingo dugu proiektosen lantegi bateratua gauzatzeko. Bigarren lantegi honetan, etxe baten analisi osotu bat egin behar dugu,  Peña Gancheguiren imanolena etxearena hain zuzen ere.



Lantegi bateratua esan dudanez 5 asteetan egingo dugu aste bakoitzean ariketa bat eginez:
1- Peña Gancheguiren etxeen collagea
2- Schindler eta Imanolena etxeen analisia eta konparaketa
3- Imanolena etxearen egitura eta eraikitze prozeduraren azterketa
4- Imanolena etxearen eguzkitzapena
5- Imanolena etxearen zuinketa

Lehen aste honetan egin beharreko ariketa  Peña Gancheguiren etxeen collagea da. Horretarako, klasea taldeka zatitu egin dugu eta bakoitzak etxe bat aukeratu du. Gero, etxe horren analisia egin du eta azkenik collagea egin behar genuen.
Gure taldea Zumaian kokatutako Maria eta Jose ikastetxea izan da. Gero argazkietan ikus daitekenez ikastetxea patioaren inguruan antolatzen da. Gainera Peña Ganchegui eraikina bat bezala ikustea nahi zuen baina hala ere eraikinaren barruan ematen diren funtzio ezberdinak (administratiboa, ikastea...) ezberdintzea. Horrez gain, chaletez eta lorategiz inguratutako gunean kokatuta dagoenez Peña ez du apurtu nahi bertan ematen den kohesioa eta horretarako ikastetxe luze eta baxu bat egiten du.


Azkenik, guk bildutako informazio guztiarekin collagea egin behar genuen.



Eta hau da azkeneko emaitza beste collageekin batera.