martes, 15 de abril de 2014

Lantegi integratuta: MARIA ETA JOSE IKASTETXEA (Luis Peña Gantxegi)

Gaur eta hurrengo 4 asteetan eten bat egingo dugu proiektosen lantegi bateratua gauzatzeko. Bigarren lantegi honetan, etxe baten analisi osotu bat egin behar dugu,  Peña Gancheguiren imanolena etxearena hain zuzen ere.



Lantegi bateratua esan dudanez 5 asteetan egingo dugu aste bakoitzean ariketa bat eginez:
1- Peña Gancheguiren etxeen collagea
2- Schindler eta Imanolena etxeen analisia eta konparaketa
3- Imanolena etxearen egitura eta eraikitze prozeduraren azterketa
4- Imanolena etxearen eguzkitzapena
5- Imanolena etxearen zuinketa

Lehen aste honetan egin beharreko ariketa  Peña Gancheguiren etxeen collagea da. Horretarako, klasea taldeka zatitu egin dugu eta bakoitzak etxe bat aukeratu du. Gero, etxe horren analisia egin du eta azkenik collagea egin behar genuen.
Gure taldea Zumaian kokatutako Maria eta Jose ikastetxea izan da. Gero argazkietan ikus daitekenez ikastetxea patioaren inguruan antolatzen da. Gainera Peña Ganchegui eraikina bat bezala ikustea nahi zuen baina hala ere eraikinaren barruan ematen diren funtzio ezberdinak (administratiboa, ikastea...) ezberdintzea. Horrez gain, chaletez eta lorategiz inguratutako gunean kokatuta dagoenez Peña ez du apurtu nahi bertan ematen den kohesioa eta horretarako ikastetxe luze eta baxu bat egiten du.


Azkenik, guk bildutako informazio guztiarekin collagea egin behar genuen.



Eta hau da azkeneko emaitza beste collageekin batera.





No hay comentarios:

Publicar un comentario