martes, 25 de febrero de 2014

ETXOLA PASIEGOA

Lehenengo proiektua bukatu dugu eta segituan bugarren proiektuarekin hasi gara. Honako honetan, hondartzatik mendira mugitu gara izan ere etxola pasiego baten birmoldaketa egin behar genuen, betiere etxe karakteristiko hauen esentzia galdu gabe.

Hasteko, pixka bat etxola honen historia azalduko dizuet: etxola hauek beti abeltzaintzari lotuta egon dira. Udan familia horrelako etxoletara mugitzen ziren animaliekin batera, gutxi batzuetan etxola hauek urte osorako bizitoki ziren. Horregatik, etxola tipologia hau sortu zen, zeinetan beheko pisuan, oso baxua zena, animaliak biltzeko eta seguru egoteko lekua zegoen eta goiko pisuan familiarako bizitokia zegoen. 

Gure ariketa etxola honetako bat birmoldatzea zen eta familia batentzako asteburua pasatzeko etxe bat egitea da. Nire ustez, kanpoko itxura mantentzea ezinbestekoa da bere esentzia mantentzeko, horregatik material berak erabili, leiho berdinak erabili eta antzeko bolumetria ditu. Aldaketa nagusienak barnean daude: beheko pisua pixka bat jeitsi egin dut habitagarria izateko eta bertan modulu zentral bat egin dut komuna eta sukaldearekin zeinak barneko antolaketa eta mugimendua erregulatzen du espazio ezberdinak sortuz.
Honekin plano batzuk egin ditut:
Kanpoko axonometria

Barruko axonometria

Oinak eta ebaketa

Maketa





martes, 11 de febrero de 2014

IZOZKITEGIA ONDARRETAN

2. lauhilekoa hasi da eta guk martxan jarri behar gara proiektuekin. 
Lehenengo proiektu honetan izozkitegi bat egin behar dugu ondarreta hondartzako paseoan. Ez da gune erraza lan egiteko izan ere gai izan behar gara hiriko espazioa (paseoa eta parkea) eta naturako espazioa (hondartza) ulertzeko eta bi horien artean trantsizio gunea sortzeko.
Lehenik, garatu behar dugun espazioa komertzio gune bat denez horien azken helburua dirua sortzea da, horregatik garrantzitsua iruditu zitzaidan paseorako zerbitzu zuzena izatea. Horrela pentsatuz izozkitegiko barra paseotik ahalik eta gertuen jarri dut bertatik paseatzen ari diren jendeari zerbitzatu ahal izateko eta bere bidea jarraitu ahal izateko.
Bigarrenik, izozkitegi bat gehienbat udarako komertzioa da eta hondartzan egonda terrazak izatea oso ideia ona zen. Gainera terrazekin eta altuerarekin jokatuz paseoa eta hondartzaren artean trantsizio gunea sor daiteke.
Beraz nik garatutako proiektuaren ideograma hurrengoa da:


Hurrengo argazkietan zenbait plano ageri dira, horien artean kokapen planoa, altxaerak eta zenbait ebaketak:





Hurengoetan maketaren zenbait argazki ageri dira:



Azkenik aipatzekoa da proiektu honetan izandako influentziak:

lunes, 10 de febrero de 2014

GO4ZEN ARKHITEKTOAK

Asteazken honeta, goizeko 12:00-tan, GO4ZEN arkitektoen lanak ezagutzeko aukera izan dugu, izan ere hitzaldi bat ematera etorri dira. Iñigo eta Aritz, gure arkitektura eskolako ikasle ohiak, bere esperientzia kontatu digute karrera bukatu ondoren.

Biek karrera egin bitartean ezagutu ziren eta nahiz bide desberdinak hautatu eta gauzatu, eta karrera amaitu ondoren baita bide ezberdinak hartu (bietako batek Japoniara joan zen lan egitera), azkenean biak elkartu eta arkitektura estudio bat sortu zuten: GO4ZEN ARKITEKTOAK.

Hitzaldian, beraiek proiektatutako eraikinak eta ideia eta proiektuaren pausoak azaldu zituzten. Orain arte proiektu txikietan eta konkurtsoetan bakarrik hartu dute parte, baian espero dut geroaldirako proiektu handietan parte hartzea.
Lehen proiektua Irunen egindako etxe unifamiliar bat izan zen. Bertan bezeroak eskatutakoarekin bete behar zuten: kotxeentzako tokia, beheko solairuan espazio irekia, 3 logela... Horretarako zailtasun handiak izan zituzten, zuten espazio txikia zela eta. Baina azkenean dena bezeroaren gustura egotea lortu zuten eta hura eraiki egin zen.

Bigarren proiektua, konkurtso batean aurkeztutakoa izan zen, Orkoien pilotaleku itxi baten proiektuarena hain zuzen ere. Baldintza bat plazaren erdian pilotalekua jartzea zen, baian beraien ustez plazaren espazio guztia apurtzen zuen eta beste leku egokiago batean jarri zuten. Horren ondorioz ez zuten lortu konkurtsoa irabaztea.
Hirugarren proiektua, eta oraindik martxan dagoena, Forondako baserri baten erremodelazioa da, izan ere egitura gehiena jauzteko zorian zegoen. Jabeak handiegi geratu zitzaion ukuilua birmoldatu behar dute priektu honetan.
Azken proiektua, martxan dagoen konkurtso batena da: Cantabriako merkatu  batean zentro kultural bat egitea. Proiektu honetan, deigarri iruditu zaidana da modulazioa triangeluetan oinarrituta dagoela.