martes, 29 de octubre de 2013

3 ARIKETA: LOGELA (behin-behinekoa)




Pasa den astean 20 metro karratuko logela bat diseinatzeko eskatu zizkiguten klasean. Gelan egon beharreko ezinbestekoak hurrengoak ziren: ohea, lanerako mahaia, armairuak, apalategiak eta  komuna.
Nire gela, ikus daitekeenez oraindik bukatu gabe dago, hiru leku ezberdin berezi ahal dira: laneko espazioa (mahaia eta apalategia dagoen lekua), gaueko espazioa (ohea dagoen lekua) eta komuna (goiko irudian ezkerretara dagoena).
Lehen esan dudanez , oraindik bukatu gabe dago. Fatxadako horma falta da, dutxa amaitu gabe dago, horma batzuk falta dira.... Horiek guztiak planoetan irudikatuta daude. Hemen beste bi argazki uzten ditut.


Eta planoak hurrengoak dira

Espero dut zuen gustukoa izatea, eta ahal bada zuzenketak bidali korreora bihar ezin bainaiz klasera joan. Mila esker eta espero dut gogoko izatea. Hurrengo egunetan amaituta izatea espero dut.

martes, 22 de octubre de 2013

NIRE LOGELA




Nire logela, gero ikusi ahal izango duzuenez argazkietan, ez da nirea bakarrik, nire anaiarekin konpartitzen dut. Betidanik, nire anaia jaio zenetik, nik bost urte nituela, berarekin konpartitzen dut logela, bai bilboko etxean baita herrikoetxean ere. 
Logela hau berritasuna eta aldaketa sakona suposatu zuen nire bizitzan bilbora bizitzera etorri ginenean, duela sei urte. Momentu horretan sentsazio berriak eta urdiritasuna, batez ere, sentitzen nituen eta logela berria noiz estreinatuko nukeen zain nengoen. Baina, logela bere horretan iraun du azken sei urte hauetan, ez dugu ezer ere ez ikutu. 
Nik aldaketak egin nahi ditut baina horretarako nire lehenik  anaiarekin adostu behar naiz eta oraindik ez da hori gertatu. Beraz bertan ez dut nik nahi nukeen bezainbesteko intimitatea eta pribazitatea eta garrantzitsuena nire gustura moldatzeko gaitasuna. Gainera, ezin dut nik nahi dudan erara antolatu eta apaindu. Horregatik niretzat nire logela etxeko beste edozein gela  bezalakoa da.
Logelan ez dut denbora asko pasatzen, nahiago dut egongelan egotea, eta bakarrik lo egiteko erabiltzen dut, energia hartzeko eta deskantsatzeko. Beharbada, etxeko geletatik nirea dela sentitzen dudana egongela da. Egia da ezin ditudala aldaleta sakonak egin gela horretan, izan ere familia osoarena da, baina pixka bat moldatu egin dut nire beharretara eta gustuetara.

Hemen nire logelaren zenbait argazki ikus ditzakezue:





martes, 15 de octubre de 2013

2 ariketa: TXABOLA


Duela hiru aste txabola bat egiteko eskatu ziguten proiektuseko klasean. Txabola egiteko kontuan izan behar genituen hainbat gauza: txabolak 10 metro karratuko azalera izan behar zuen, erabilitako makiltxoen tamaina ezin zen 2,40x0,10 metro baino handiago izan eta azkenik txabola eta planoak 1:20 eskalan egin behar genituen.
Garrantzitsuena ariketa honetan lotura sendoak ulertzea eta horiek gauzatzea zen. Lotura horiek 3 makil edo gehiago lotu behar zituzten sendoak izateko.
Nik egin dudan txabola hurrengoa da, argizkietan txabola bukatuta ikusten da:

Hurrengo argazki hauetan txabolaren egitura soilik ikus daiteke

Azkenik hemen usten ditut planoen argazki batzuk ( sentitzen dut oso ondo ez ikustea)


Espero dut zuen gustukoa izatea