martes, 17 de diciembre de 2013

LIBURUA: ATMOSFERAS

Liburua hau Peter Zumthorrek idatzitako liburual da eta nik lauhilabete honetan irakurri egin dudana da.
Oso interesgarria iruditu zait, adibide eta konparazioz beteta dago irakurketa dinamikoa eginez eta laburpen txiki bat egingo dut, esaldi hoberenak kopiatuz.

"Para mi la realidad arquitectonica solo puede tratarse de que un edificio me conmueva o no........... Entro en un edificio, veo un espacio y percibo una atmosfera, y, en decimas de segundo, tengo una sensacion de lo que es"

Peterrentzat arkietekturaren helburua esaldi horrekin definitzen du, eta bere buruari galdetzen dio ea eraikitako atmosfera bat rekreatzea posible den ala ez, eta posible bada nola lortu ahal du hori. Berarentzat atmosfera bat lortzeko ezinbestekoak dira 9 idei edo kontzeptuei buruz hausnartzea:
   1) Arkitekturaren gorputza: honek erreferentzia egiten dio estrukturari, zeinak lehendabiziko espazio bat sortzen du.
    2) Materialen harremana: nolabaiteko oreka egon behar da erabilitako material guztien artean, denak nolabait esanda elkarlanean aritu behar dira.
    3) Espazioaren soinua: gure gizartean beti dago soinua baina pentsatu momentu batez eraikin batean soinurik egon gabe, soinurik gabeko espazio batean sartzean zerbait ezberdin eta ederra dago. Bere esanetan " Encuentro hermoso construir un edificio e imaginarlo en su silencio".
    4) Espazioaren tenperatura: materialen arabera tenperatura ezberdinak lortzen dira. Nahiz eta eraikina irekita egonik, barruko eta kanpoko tenperatura ezberdinak dira. Tenperatura fisikoa eta psikikoa izan daiteke.
    5) Inguruko gauzak: inguruko gauzak eraikinari bizitza ematen diote eta beraz elkarrekin harrmean oso estua dute.
    6) Lasaitasuna eta sedukzioa: arkitektura arte espazial bat da ( guk arkitekturaren barnean ibiltzen gara) eta aldi berean arte tenporala, ez da nahikoa segundu batekin horretaz disfrutatzeko.
   7) Barneko eta kanpoko tentsioa: barneko espazioaren, pribatua dena, eta kanpoko espazioaren, publikoa dena, arteko aldaketa egon behar da
   8) Intimitate mailak: proximitatea eta distantziarekin zerikusia duena
   9) Argia gauzen gainean: argiaren azpian materialak eta elementuak jarri behar dira hauek gure arreta deitzeko eta beraien edertasuna adierazteko.

Gainera, arkitektoak hiru eranskin gehitzen ditu:
1-Arkitektura inguru moduan
2-Koeherentzia
3-Itxura polita


4. ARIKETA: BI IKASLEENTZAKO ETXEBIZITZA LORATEGIAN

Gaurko ariketa honetan, eta lauhileko honen azken entrega dena, arkitekturako goi eskola teknikoko lorategi txikian arkitekturako bi ikasleentzako etxe edo bizileku bat proiektatu behar genuen. Hori gauzatzeko ez genituen baldintzarik, guk nahi genuena egin genezake. Zuei pixka bat inguruan kokatzeko hurrengo argazkiak uzten dizkizuet

Nik bi ideia nagusiren inguruan garatu dut nire proiektua: lehena, eta niretzat garrantzitsuena, intimitatea; eta bigarrena, errespetua:
     Intimitatea: ariketa honetan kanpoko espazioa, lorategia, publikoa da eta bizilekua, aldiz, pribatua. Bi gauza horiek bereiztea oso garrantzitsua da eta aldaketa hori nabaritzeko bizilekua intimoa eta diskretoa izatea nahi nuen. Horregatik, ahalik eta leiho gutxien egin ditut, nahikoak barruan argia sartzeko, baina ez kanpotik barruan egiten ari zarena ikusteko.
      Errespetua: lorategian dauden elementuak ( edikulua, berjak...) dauden moduan utzi nahi nituen eta ahalik eta aldaketa gutxien egiten saiatu naiz. Gainera, errespetu eta inmobilitasun hori adierazteko, material aldaketa bat egin dut, eta nire ustez hoberen adierazten duena errespetua beira da.

Bi ideia horietatik ideograma hau bururatu zait, proiektuaren lehen pausoa izan dena

Gero, hori garatuz eta hainbat zuzenketen ondoren, hauek dira nire proiektuaren planoak

Ondoren, maketa eraikitzea geratzen zen. Hurrengo aragazkietan bi maketa ezberdin agertuko dira: lehenengoa, 1:100 eskalan eginda dago eta bertan plazan duen kokalekua eta beste elementuekin duen harremana ikusteako; eta bigarrena, handixeago dena ( 1:50 eskalan eginda baitago) lorategia bakarrik egin dut eta bertan bizilekuaren barne banaketa ikus daiteke.
Eskala 1:100

Eskala 1:50


Azkenik proiektuan izandako influentziak aipatuko dizkizuet, guztiak argazki honetan bilduta daudenak



Espero dut zuen gustukoa izatea
Ondo pasa gabonak eta hurremgo urtera arte