domingo, 4 de mayo de 2014

CASA COLLAGE LIBURUA

Lauhilabte honetan irakurtzeko aukeratu dudan liburua Xavier Monteys eta Pere Fuertes-en "Casa Collage" izan da. Liburu honek etxeko arkitekturari buruzko zenbait hausnarketa egiten ditu gerora gure proiektuetan kontuan hartu beharko genituzkeenak.

Etxe bat habitatzeko modu ezberdinetatik identifikatu egiten da, betiere bertan bizi den pertsonaren araberakoa izanik. Pertsona bakoitza ideia ezberdinak eta erreakzionatzeko modu ezberdinak ditu eta horren arabera etxebizitzaren espazioa antolatuko du. Liburu honek etxebizitzaren erabilera aztertzen du, elementu bakoitzak duen esanahia eta duen potentzialari erreparatuz, eta gero bizitzako beste arlo batzuekin konparatuz.Kontzeptu berri baten bilaketa planteatzen da, adibidez, gela mota berri bat deskribatuz, hainbat funtzio ezberdin betetzeko erabilgarria izango litekeena.
Liburu hau nahiko interesgarria iruditu zait, irakurtzeko erraza eta esaten duena argi eta garbi ulertzen da. Esaten duena beti agertzen da argazki batekin lagunduta. Horregatik, edonori gomendatuko nioke, baina batez ere arkitektura ikasleei, proposatzen dituen erreflexioak edozer diseinatzeko orduan kontuan izan beharko genituzkeen gauzak aipatzen ditu, etxebizitzaren esentzia harrapatu nahi badugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario