lunes, 19 de mayo de 2014

ETXE-ESTUDIOA ONDARRETAN

Azken ariketa honetan, familia bakarreko etxebizitza bat antolatu behar genuen arkitektura tailer estudio bati loturik. Orubearen azalerak bi erabilerak estrategikoki antolatzeko aukera eskeintzen zuen, bien arteko lotura lorategiarekin, patioarekin eta bolumenen artean eginaz.
Eraikina, Ondarretan  dagoen orube huts batean kokatuko da. Orubea paregabea da, Donostiako badiara bista paregabeak ditu.

 Zailena beharbada ideia finkatzea izan da, izan ere genukank kokapen paregabearekin ideia asko eta asko izan ditut. Azkenan, irakasleari kasu egin nion eta erabaki nuen zerbait sinple egitea, konplikazio handirik gabe, baina ondo egitea.

Proiekturako izan ditudan ideiak hurrengoak izan dira:
  • Bistak: iparraldean bista paregabeak genituen, parkea eta ondarretako hondartza aurrean egonik. Horregatik, erabaki nuen etxearen altuera igotzea, bista paregabeak izateko.
  • Lana eta etxea banandurik: nire ustez etxea eta lan egiteko gunea banandurik egon behar lirateke. Baina, estudioa zerbait gehiagorako aprobetzatu nahi nuen eta horregatik, estudioaren sabaia etxearentzako terraza bat bihurtu dut.
Honekin, erabili ditudan erreferentziak hurrengokoak izan dira:
  • Schindler house: Etxe hau batez ere lorategiaren antolaketarako izan dut kontuan, duen paseoa batez ere buruan izan dut.
  • Crown Hall: Honetatik dituen kristalera izugarriak hartu ditut nire proiektuak dituen bistak aprobetzatzeko. Honekin batera kristalak sujetatzeko erabiliko dudan egituraren argazki bat jarri dut.



 Honekin guztiarekin, proiektua eraikitzen joan nintzen, hasieran zailtasun askorekin, baina behin gustuko nuen ideiak finkatzean azkar garatu nuen proiektua.
Hasteko kokapen planoak egin nituen


Gero oinekin jarraitu nuen, izan ere nirea plantako proiektu bat da.



Ondoren, altxaerak egin nituen

Ostean, ebaketa batzuk egin nituen, etxea barrutik nola den adierzteko eta proiektua hobeto ulertzeko

Gero, perspektiba bat egin nuen bolumen osoa agertzeko.

Azkenik, maketaren zenbait argazki uzten dizkizuet.

















No hay comentarios:

Publicar un comentario